
Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren hurrengo ediziorako hilabete bat baino ez da falta. izan ere, 2026ko urtarrilaren 18an ospatuko da urteroko hitzordua Mintxeta baserri eta futbol estadioaren inguruan, aurten LXXXII. edizioa jokatuko delarik.
Halakoetan antolakuntzak, Mintxeta Atletismo Taldeak, egin ohi duen moduan, 2026ko edizioko argazki ofiziala kaleratu du ostiral honetan. Argazkiaren egilea Felix Sanchez Arrazola oñatiarra da, eta argazkiko protagonista, berriz, Muguerza Krosean azken aldieta aritu den munduko izarrik distiratsuena; hau da, Beatrice Chebet Kenyako atleta, Txapeldun Olinpikoa birritan, 5.000 eta 10.000 metroetako finaletan 2024an Parisen ospatu ziren Olinpiar Jokoetan. Baita, halaber, Elgoibarko Miguerza Kroseko irabazle bikoitza, 2024an eta 2025ean ere bere gailendu baitzen Mintxetako zirkuituan.
Mintxeta Atletismo Taldeko bulegoetan hilabeteak daramatzate sua eta garra dariela lanean, datorren urtarrilaren 18a noiz etorriko, eta horretarako «funtsezkoa» iritzi diote «gurekin dauden erakunde eta babesle guztien lankidetza», beti «eskertzen baitiegu haien konfiantza», ostiral honetan bidali duten .

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
