
Errespetatu Andoain plataformak «justifikaezina, bidegabea eta onartezintzat» jo du Gipuzkoako Aldundiak 2026rako A15 eta N1 errepideen arteko loturarako aurreikusi duen irtenbidea eta erabaki hori Andoaingo herritarren iritziari eta Udalak 2024ko urriaren 30ean onartutako mozioari «entzungor» eginez hartu dela salatu dute.
Plataformak agerraldia egin du larunbat honetan eta salatu dutenez, aukera hau ez da «konponbide integrala, Aldundiak eta EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek hala aurkezten duten arren». Izan ere, onartutakoa Bazkardoko korapilorako 700 metroko zatia baino ez da, «bulegoetan, eztabaida publikorik eta herritarren parte-hartzerik gabe hartutako erabakia». Plataformak adierazi duenaren arabera, «hiru kilometroko arazo estruktural bat zatikatuz estali nahi da, alegazioak eta ingurumen-txosten zorrotzagoak saihesteko, joko administratibo zikina» eginez.
Irtenbide honek Andoain egunero zeharkatzen duten 71.000 ibilgailuen arazoa konponduko ez duela azpimarratzen dute, eta ondorioz, aire-kutsadura eta osasun publikoaren arazo larriak bere horretan mantenduko direla. Lakuaren aire-kalitate estazioaren datuen arabera, Andoainek 2025ean Europako araudi berriak eta OMEren gomendioak gainditu ditu PM 2,5 partikulen eta NO₂-aren mailan. Kutsadura horrek «herritarren bizi-kalitatea, ingurunea eta klima-aldaketa zuzenean kaltetzen» dituela nabarmendu dute.
Honen aurrean, «benetako konponbide integrala» defendatu dute eta hau «kanpoko saihesbidea dela» iritzi dute. «Teknikoki bideragarria, Europako araudia betetzen duena, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean eta Donostialdeko Lurralde Plan Partzialean jasoa, eta epe luzerako irtenbidea eskaintzen duena». Alternatiba hori ingurumen-arrazoiak aipatuta baztertu dela esatea «gezurtzat» jo dute, «ez baita eztabaida serio eta gardenik egon» eskumena duten erakundeen artean.
Horregatik guztiagatik, Aldundiaren erabakia «justifikaezina, bidegabea eta onartezina» dela adierazten dute, eta «herritarren duintasunaren eta eskubideen aurkako erasotzat» jo dute. Komunikabideei «informazioa kontrastatzeko eta arazoaren benetako dimentsioa azaltzeko» eskatu diete, eta Andoaingo herritarrei «isilik ez geratzeko, inplikatzeko eta mobilizatzeko» deia egiten diete.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
