
Apirilaren 2a eta 5a bitartean Abadiñon hartuko duen Gazte Topagunearen sarrerak salgai daude dagoeneko, online nahiz fisikoki. Ernaik astelehen honetan aurkeztu du lehenengo kartela, La Txama, Skabidean, Tapia eta Leturia, Arene6, Sua, Perlata eta Fitoskins taldeen kontzertuak egongo direla jakitera emanez.
Gainera, ‘LGS hemen erabaki’, ‘Ikasleria Abertzalea Martxan’, ‘Ekinez independentzia’, ‘Irabaztera goaz!’ eta ‘Ezin da gehiago luzatu’ izenburupean egingo diren hitzaldiak, elektrotxarangak, Xabat eta Joanes Illarregi bertsolariak eta askotariko tailerrak egongo dira egun horietan zehar Abadiñon.
Astelehen honetan egindako aurkezpenean Ernaiko kideek nabarmendu dutenez, 2026ko Gazte Topagunearekin «apirilaren 2tik 5era Abadiño gazte independentiston etxe bihurtuko dugu». Bonoak 60 euroan saltzen dira eta online nahiz Euskal Herriko 20 txokotan eskuratu daitezke.
Datorren urteko Gazte Topagunearen kokapenaren berri eman zuenean, honako hau gogorarazi zuen Ernaik: «Gazte Topagunea ezker abertzaleko gazte antolakundeak euskal gazteria independentistari egiten dion eskaintza da, saretze, politizazio eta aisialdi eskaintza zabalarekin».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
