41 urteko ibilbidea bete berritan, Markeliñe antzerki talde bizkaitarrak ‘Hodei guztien gainetik’ ikuskizunaren estreinaldiarekin hasiko du urte berria. Antzezlana haur eta familientzat sortu da eta bi ardatz dituen mezu boteretsu bat luzatzen du: gure seme alabekin denbora igarotzearen balorea eta jolas librean bidelagun izatearen garrantzia, estreinakoz deskubritu beharreko gauza zoragarri guztien ikasketa geldoa sustatzeko.
1984an sortua, Markeliñek testua alde batera uzten duen lengoaia propioa aurkitu du, interpreteen keinuez elikatzeko. Bere ibilbidea, kritikak eta ikusleek asko aintzatetsi duten objektuei, estetikari eta mugimenduari buruzko ikerketa sakonarengatik bereizten da.
Jolasaren plazerra ahaztu duen aita bat da antzezlanaren protagonista. Lanaren errutinan murgilduta bizi den aita hori, egun batean, zorabio bat jasan ondoren, kartoizko hodeien artean esnatuko da. Bertan, kaleko aingeru bat bizi da. Pertsonaia magiko horrekin garatuko duen harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du.
.jpg?1767353218)
Estreinaldia urtarrilaren 10ean egingo da, 17.30ean, Zornotza aretoan, eta gero Euskal Herriko hainbat antzokietatik bira hasiko du. Estatu espainiarren ‘Nubes de cartón’ izenburupean ateratzea espero dute.
Maite Bayonek eta Fernando Baradok antzeztuko dute ‘Hodei guztien gainetik’ testurik gabeko ikuskizuna, Markeliñek hain berezko duen lengoaia eszenikoan egituratzen dena. Hala, manipulazioa, sorpresa bisualak, keinu zaindua eta harriduraren bilaketa dira nagusi.
Obraren zuzendari artistikoa eta Markeliñeko sortzaileetako bat den Iñaki Egiluzen hitzetan: «Ikuskizun hau, gure gainontzeko lanak bezala, jolas sortzailearekiko dugun pasiotik sortu da. Asko dibertitzen gara keinuekin edo materialekin esperimentatzen, eta harritzen gaituzten egoerak eta figurak deskubritzen. Hori guztia publikoarekin partekatu nahi dugu. Gainera, beti dago komunikatu nahi dugun ideia nagusi bat. Kasu honetan, gurasoei gonbidapena egingo diegu, seme-alabekin ahalik eta denbora gehien igaro dezaten».

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
