
Korrikako edizio berri baterako atzera kontaketa abian da jada. Hilabete pasatxo geratzen da euskararen alde Euskal Herri osoa martxan jartzen duen ekimen handirako. Martxoaren 19an abiatuko da 24. Korrika, Atharratzetik Bilboraino. Hamar egunetan Euskal Herria zeharkatuko du, «euskarak denok bil gaitzakeela» aldarrikatuz. Martxoaren 29an amaituko da Bilbon.
Ekimena bultzatu asmoz, eta Korrikaren ahalik eta peto gehien zabaltzeko intentzioz, otsailaren 28an GARArekin batera eskuratu ahal izango da edizio berriko honetako petoa bi mila kiosko eta salmenta gune baino gehiagotan.
Bigarren aldia izango da GARAren banaketa sarea baliatuz Euskal Herriko txoko guztietara petoak iristeko ahalegina egiten dena, erosleei petoa eskuratzea erraztea du helburu ekimenak. Zortzi euroren laguntzaren truke lortu ahalko dira peto hauek, eta eskuratutako diru guztia Korrikara eta banaketa gastuetara bideratuko da.
Petoa eskuratzeko beste bide erraz bat ere izango dute harpidedunek, datorren asteartean jasoko duten emailaren bidez erosi ahal izango baitute.
Korrikaren ibilbidea urtarrilean jakinarazi zen eta, ohi bezala, hamarnaka herrietatik igaroko da. Korrika bakoitzaren herri, auzo eta txokoetatik iritsi aurretik, herritar bakoitzak jada bere petoa eskuratzea ahalbidetzeko asmoa du akordio honek. Hain zuzen ere, herritarrek petoa jantzi, korrika egin eta ekonomikoki ere Korrikari bultzada ematea sustatu nahi du ekimenak.
Ekimen hau AEK-k GARArekin duen akordio zabalago baten parte da. Duela hilabete batzuk eman genuen elkarlan horren berri.
Elkarlan horrek, besteak beste, barnebiltzen du Korrikaren jarraipen berezia egitea. Egunero konexio bereziak egingo dira NAIZ Irratian, eta Korrikak ematen duen guztiaren berri jasoko da webgunean, kroniken, irudien eta eduki digitalen bidez. Horrez gain, une esanguratsuenak zuzenean jarraitzeko aukera ere eskainiko da, Korrikaren taupada etengabea Euskal Herriko txoko guztietara irits dadin. Horiek guztiak ‘Korrika 24’ atarian bilduko dira.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid
