Loreto Mauleon
Zinemaren historian aktore baten ibilbidea errotik alda dezaketen ehunka film eta telesail aurki daitezke. 2020an, HBOk ‘Patria’ estreinatu zuen, eta nahiz eta telesailaren inguruko iritzi positiboekin bat ez natorren, ezinbestean azpimarratu beharra daukat aktore guztien lana: Elena Irureta, Ane Gabarain, Susana Abaitua, Mikel Laskurain, Jon Olivares… Baina gaurko zutabe honetan, bereziki Loreto Mauleonen ibilbideari begiratuko diot.
‘Patria’-ren aurretik, Mauleonek ibilbide sendoa eraiki zuen telebistan eta antzerkian, baina telesail horrek jarri zuen ikusleen eta kritikaren begien aurrean. Bere ibilbideak norabide berria hartu zuen, eta etorkizun handiko aktoreen zerrenda guztietan agertzen hasi zen.
Telesailaren ondoren, Mauleonek hainbat proiektu berritan parte hartu du, hala nola ‘Gelditasuna Ekaitzean’, ‘Touré detektibea’ eta ‘Los renglones torcidos de Dios’. Baina bereziki bere bi lan nabarmenduko nituzke, ahozabalik uzteko lana egiten baitu bietan: ‘Querer’ telesaila eta ‘La buena letra’ filma. Azken honetan, Ana pertsonaia gorpuzten du, garaiko zailtasunen aurrean familiari sostengua eman zioten emakume ikusezin eta anonimoen erretratu bikaina eskainiz.
Aste honetan bertan bere film berria iritsiko da zinemetara eta datozen hilabeteetan proiektu berrietan ikusteko irrikaz geratuko gara.

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Ernairen mezua Abadiñotik: «Euskal Herrian irabazteko benetako aukerak ditugu»

Donostia deja de ser una excepción: procesión recuperada «por el renacido interés religioso»

«Fue una huelga por la dignidad», cien días de lucha en la planta de Michelin en Lasarte-Oria

