
Trinketista zaharrenek oraindik badute zeresanik eta Battitt Ducassouk bere zortzigarren buruz burukoa eraman du igande honetan Hazparneko Berria trinketean Pierre Etcheverryri 40-14 gailendu ostean. 50 minutu eskasean atera du partida Itsasuko pilotariak, sakeaz 16 tanto egin eta finala goitik behera nahieran eraman ostean.
Izan ere, final batean 19-1 aurreratzen den horrek nekez egin ohi du huts. Ducassou ez da iritsi berria trinkete munduko elitera eta hortxe jarraitzea nahi duela bistan dago. Pierre Etcheverry ere ez da atzo goizean trinketera iritsitakoa eta buruz buruko finala jokatzea lortzen duen orok merezi du errespetua. Alabaina, ez du finalak kolorerik izan, ez behintzat erabaki behar zen garai horretan.
Sarri esaten da final bati ongi ekinez gero erdia eginda egoten dela, baina igande honetan erdia baino hamarretik bederatzi bideratuta laga ditu pilotari lapurtarrak. Ez sakez sekulako erasana eragin diolako bere arerioari, baizik eta jokoaren edozein arlotan gainetik pasa zaiolako baino.
Galduta ikusi denean, 31-5 atzetik dela, eta behin etsiak hartuta, Etcheverryk tanto batzuek egin ditu eta aurkari duina baino gehiago ere badela erakutsi du, baina ordurako bataren eta bestaren arteko aldea handiegia eta zabalegia izan da, inolako miraririk espero izateko baino.
Desesperazioa izan da Etcheverryren jokoaren ezaugarririk nagusiena. Askoz lasaiago eta irabazteko handinahia galdu gabe aurrez zazpi txapel etxera eramanda izanagatik, Ducassouk ez du gupidarik izan, Hazparnen bildu diren horiek final estuagoa ikustea nahiko izan badute ere. Ez du animo faltarik ukan galtzaileak ere, baina kolorerik ez du izan finalak eta Ducassouk harro etxeratzeko modua egin du, zortzigarren buruz buruko txapela eskuratuta.

Sarandon se interesa por los presos vascos antes de los Goya: «Estaban en cárceles muy lejanas»

Condenan a dos años por golpear a su mujer al coronel responsable del polígono de Bardenas

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

EEUU e Israel atacan a Irán y dan por muerto a Ali Jamenei
