
Ernai gazte antolakundeak apirilaren 2tik 5era Abadiñon ospatuko den Gazte Topaguneko eguneroko kartela eta jaialdira joateko bonuak aurkeztu ditu (67 euro egun guztiak). Egun bakarrerako sarrera solteak erosteko aukera ere badago, 25,80 eta 31 euro bitartean.
Egitarau osoa duela astebete aurkeztu zuten, Pantxoa eta Peioren kontzertuarekin batera. Aurkezpenaren jarraipen gisa, gaur jakinarazi dute egun bakoitzerako prestatu duten eskaintza zehatza.
Ver esta publicación en Instagram
Ostegunetik larunbatera bitartean, eguneko ordutegian askotariko hitzaldiak eta aisialdi jarduerak egingo dira gune ezberdinetan. Iluntzetik goizaldera, berriz, kontzertu eta DJ saio ugari izango dira Gune Handian eta Ezker Paretan.
Topagunearen hasiera ostegun eguerdian izango da, Txanporta plazan egingo duten harrera ekitaldiarekin. Ostiralean, aldiz, hitzaldi zentrala antolatu dute NAIZ gunean. Bertan, Ernaiko kideek egungo egoeraren inguruko irakurketa partekatu ohi dute, eta beren proposamen politikoaren gaineko gogoetak aurkezten dituzte; ondoren, gazte bazkari jendetsua egingo dute.
Larunbatean, azkenik, gazte antolakundeak ekitaldi politikoa egingo du, udaberriko ekimen guztietan ohikoa duen moduan.
Musika eskaintza
Musikari dagokionez, ostegunean izango dira Nafarroa 1512, Ezpalak, Maruxak, Perlata, Etxepe, Anuk eta Elene, Pary&Tiza, Skabidean eta DJ Bull. Ostiralean, berriz, Kilili, Tapia eta Leturia, Fitoskins, Belako, Sedientos de Cumbia, Odei, Bassajau Sound System, Bengo, Hofe, Siwanaba B2B La Fulana eta DJ Bull.
Azkenik, larunbatean, Gozategi, Sua, La Txama, Arene 6, BKTS, Streetwise, Xaukena Xauk, Kuku & Kene, Berakatz eta DJ Reimy-rekin batera, Pantxoa eta Peiok bost abestiz osatutako emanaldi txiki bat eskainiko dute.
Igandea dena jaso eta etxera itzultzeko eguna izango da.

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

‘Pertur’ Estatu egiturek desagerrarazi zutela ondorioztatu du GEBehatokiak ikerketa batean
