
AEBetako Kapitolioaren aurrean dagoen National Mall-etik pasa direnek sorpresa hartu dute azken orduotan, ezohiko eskultura bat aurkitu baitute bertan. Donald Trump eta Jeffrey Epstein irudikatzen dituen artelan handi bat jarri du Secret Handshake taldeak, Titanik film ospetsuko protagonista Jack Dawson eta Rose DeWitt Bukater balira bezala.
Ekintza deigarri honekin, bi pertsonaia horien arteko «amodio tragikoa» gogorarazi nahi izan du, ironikoki, Secret Handhsake taldea, izan zuten harreman ilunari erreferentzia eginez.
Donald Trump buru duen MAGA mugimenduaren leloa propio egokitu duten pankartak ere agertu dira inguruan, «Make America Safe Again» (Egin Amerika Segurua Berriro).
Polizia berehala bertaratu bada ere, ez dira gutxi izan eszena argazkitan eta bideoetan jaso duten herritar eta komunikabideak.
Miaketa arrantxoan
Atzo bertan, Epsteinek Mexiko Berrian zeukan arrantxo bat miatu zuten, AEBetako estatu horretako Justizia Sailaren aginduz. 2019an fiskal federalen erabakiz itxi zen ikerketa berrabiarazi ostean ari dira miaketa hauek egiten, espetxean bere buruaz beste egin zuen pederastaren sareak ustez bertan abusuak egin ahal izan zituelako.
Epstein auziari buruz AEBetako Justizia Departamentuak argitara emandako milioika dokumentuen artean, mezu elektroniko bat dago, non esaten den arrantxoko tokiren batean «bi neska atzerritar lurperatu zituztela Jeffrey eta Madam G-ren aginduz». Ghislaine Maxwelli egiten dio erreferentzia, sarearen liderraren konplizeari eta adingabeen trafikoagatik 20 urteko kartzela-zigorra jaso zuenari.

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da
