
Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldea Taiwango Tourrean lehiatuko da igandean hasita hilaren 19ra arte. Lasterketak iraungo duen bost jardunaldietan talde laranjak «hasieratik amaierara protagonista izatea bilatuko du», bere webgunean aditzera eman dutenaren arabera.
Taldeko iturriek jakinarazi dutenez, Pablo Urtasunen zuzendaritzapean, Xabier Isasak, Jordi Lopezek, Paul Hennequinek eta Louis Suttonek osatuko dute multzoa; Xabier Berasategi azken orduko baja izango da, gaixorik dagoelako. Talde laranjak «oroitzapen bikainak» ditu proba honetan, iaz Paul Hennequinek etapa garaipen bat lortu baitzuen, eta Jordi Lopez hirugarren izan baitzen sailkapen nagusian, 2023an bigarren amaitu ostean.
Lehiaketa mailaz haratago, txirrindulariak ingurumen baldintza berezietara egokitu beharko dira. Martxoaren erdialdean, Taiwango eguraldia aldakorra da, 18eta 26 graduren arteko tenperaturekin. Halere, txirrinduelariek aurre egin beharreko benetako erronka hezetasuna izango da, egun horietan %75 eta %85 artekoa izatekoa baita aurreikuspenen arabera.
Pablo Urtasun Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak azaldu duenez, «gure helburuak gorenak dira eta saiatuko gara lortzen errepidean: sailkapen nagusia borrokatzea eta etapa garaipenak bilatzea. Nahiz eta Berasategiren hutsunea garrantzitsua izan, duen abiaduragatik, Jordi Lopez txirrindulari sendoa eta fidagarria da. Gakoa bigarren etapan egongo da; bertan esprinterrak atzeratzea lortu behar dugu. Paul Hennequinekin, berriz, saioak irabazten saiatuko gara; izan ere, iaz etapa bat bereganatu zuen, eta baita bigarren eta hirugarren sailkatzea zer den ere badaki».

Ernairen mezua Abadiñotik: «Euskal Herrian irabazteko benetako aukerak ditugu»

Gazte bazkari jendetsu batekin, indar betean jarraitzen du Topaguneak Abadiñon

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

Detenido un hombre de 45 años por matar presuntamente a su pareja en Basauri
