
Mikel Aiensa Laborda Berriozarreko presoa baldintzapeko askatasunean gelditu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpena jaso ondoren, Etxeratek jakitera eman duenez.
Mikel Aiensak 24 urte zeramatzan preso. 2024ko maiatzean hirugarren graduan sailkatu zuten eta urte horretako urritik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra, Etxeratek astelehen honetan zabalduriko informazioaren arabera.
2002an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Aiensa Iruñeko Mendillorri auzoan. Operazio berean Ibai anaia ere atzeman zuten Aitzoainen eta Patxi Ruiz Burlatan.
Espetxealdian sakabanaketa gertutik ezagutu du Mikel Aiensak. 2006an bere gertukoek istripu bat jasan zuten bisitara zihoazenean. Mikel eta Ibai Aiensaren amak, Maite Labordak, Nafarroako Parlamentuan sakabanaketak presoen senitartekoentzat zituen ondorioak salatu zituen 2015ean egindako agerraldian.
Mikel Aiensak ezagutu dituen espetxeen artean Monterrosokoa dago (Galiziako Lugo probintzian), Euskal Herritik 600 kilometro baino gehiagora kokatua. 2020an Logroñoko kartzelara lekualdatu zuten. 2022an, berriz, Zaballako espetxera eraman zuten.

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde
