
Familiari eta amatasunari buruzko drama belgikar bat dakarte Charlotte Devillers eta Arnaud Dufeys zinegile hasiberriek: ‘On vous croit’. Filmak Belgiako René du Cinéma sarietarako hamaika izendapen lortu ditu, 75. Berlinale Zinemaldian opera prima onenaren saria eskuratu zuen, eta Sevillako Sevilla European Film Festival Europar Zinema Jaialdian film onenaren saria jaso zuen, baita emakumezko aktore onenarena (Myriem Akheddiou) eta gidoi onenarena ere.
Egun erabakigarria da Alicerentzat. Auzitegian deklaratu behar du bere bi semeen zaintza defendatzeko; aitak ere gauza bera eskatzen du. Okerrerako tarterik ia uzten ez duen audientzia batean, justiziak erabaki beharko du zer den onena adingabeentzat, eta epaia eman beharko du. Horretarako beharrezkoa da alde guztiei entzutea eta ikuspuntu bakoitza kontuan hartzea. Baina nola bereizi egia eta gezurra, biek ala biek seme-alaben onerako ari direla diotenean?
Filmak audientzia batean bete-betean barneratuko du ikuslea. Aliziarekin batera, ikusleak eszena nagusi hunkigarri batek eskaintzen dituen ikuspegi eta emozio desberdinak biziko ditu, protagonista guztien interpretazio bikainek erakusten duten benetakotasun, indar eta sentiberatasunarekin.
‘On vous croi’ Charlotte Devillers-en lehen lana da, eta Arnaud Dufeys-ekin batera zuzendu eta idatzi du; azken horrek, gainera, ekoizpenean ere parte hartu du. Myriem Akheddiou, Laurent Capelluto, Ulysse Goffin eta Adale Pinckaers dira gaur egungo familia-gatazka gordina erakusten duen istorio honen protagonistak.

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

Carlos Garaikoetxea hil da

«La capacidad de Irán de responder a los ataques ha sorprendido a todo el mundo»

El TAN rechaza la censura de Toquero, alcalde de Tutera, a la exposición de LAB

