
Simon Mesa Sotoren tragikomedia txalotuak, ‘Un poeta’, Oscar Restrepo aurkeztuko digu, ekoiztetxearen hitzetan «azken urteetako pertsonaiarik karismatikoenetako bat». Poeta apal eta grinatsu honek, egunerokotasunean gorabehera ugariren menpe bizi denak, poesian sinesten jarraitzen du, geroz eta gizatasun gutxiago dagoen mundu honetan.
Oscar Restrepo, filmaren izenburuko poeta, ez da gai izan literaturan izan dituen etorkizun handiko hastapenak modu egokian garatzeko, eta ahal duen moduan bizirauten du, institutu batean klaseak emanez eta ama zainduz. Yurlady, jatorri apaleko nerabea, ezagutzeak eta bere talentua lantzen laguntzeak argi pixka bat ekarriko dio.
Filma Iberoamerikako Film Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, eta Epaimahaiaren Saria jaso zuen Un Certain Regard atalean, Cannesen. Gainera, Horizontes Latinos saria eman zioten Donostia Zinemaldian, eta Kolonbiako Oscarretarako hautagaia ere izan zen.

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

La familia de Ander Sáenz acusa al PNV de maniobrar para no actuar contra los policías

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

