
Nafarroako Irekian berriki gertatu bezala, Labrit izango da berriz ere egungo emakume pilotaririk onenen helmuga, igandean Tafallan hasi eta San Fermin festen zurrunbiloaren erdian, uztailaren 11an Iruñeko bonboneran amaituko den torneoan.
Iazko bideari jarraiki, aurtengo 7. edizioan espezialistarik onenek osatutako 8 bikotek hartuko dute parte eta 16 jaialdi jokatuko dira herrialde desberdinetan. Finalerdiak Doneztebe bezalako herri pilotazale batean jokatuko dira lehen aldiz, ekainaren 28an, eta finala, Labriten, uztailaren 11n, ohi bezala, ETB-ko kamerak testigu direla.
Goiuri-Zabaleta-Erasun, iazko txapeldunek, elkarrekin txapela defendatzeko aukera izango dute, baina ez dute lan errazik izango, maila ikaragarria baita aurtengo txapelketan. Leitzarra eta zizurkildarra A Taldean ariko dira, Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Bertiz eta Ruiz de Infante-Zabalarekin batera. B taldea, aldiz, Etxegarai-Gamindek, Salsamendi-Mendizabalek, Sagardui-Arrillagak eta Ibarrola-Capellanek osatuko dute.
Talde bakoitzean ligaxka bat jokatuko dute, denek denen aurka eta multzo bakoitzeko bi bikoterik onenek Doneztebeko finalerdietarako txartelak lortuko dituzte, bidean Aretxabaleta, Tafalla, Derio, Usurbil, Berriz, Eskoriatza, Galdakao, Aranguren, Arrigorriaga, Antsoain, Burlata eta Zizurkil bezalako plaza ederrak bisitatuz.
Emakume Master Cup Zirkuituko hirugarren txapelketa puntuagarria den honetan, Buruz Buruko eta Binakako txapeldun eta txapeldunorde guztiek hartuko dute parte Labriten, baina baita Iruñerako bide osoan ere, ikuskizun handiak espero dira.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto

Entre lo incomprensible y lo irresponsable
