
Michel Franco zinemagile mexikarraren film berriak ezinezko maitasun bati buruzko istorioa kontatuko du: emakume aberats baten eta Mexikoko balet dantzari gazte baten artekoa. Harremana korapilatu egingo da gazteak Estatu Batuetara joateko muga zeharkatzen duenean, Jenniferrek bere ametsak betetzen lagunduko diolakoan.
Protagonisten azalean Jessica Chastain aktore estatubatuarra eta Isaac Hernandez, American Ballet Theatre konpainiako lehen dantzari mexikarra, sartuko dira. Fernando dantzari gazteak nazioarteko aintzatespena eta Estatu Batuetan bizitza berri bat eraikitzea ditu amets. Jennifer maitaleak, goi-klaseko emakume aberatsak, lagunduko diolakoan, dena atzean uztea erabakiko du. Baina emakumeak edozer egingo du bien etorkizuna eta berak eraikitako bizimodua babesteko. Handinahiak eta maitasunak errealitate gogorrarekin talka egiten dutenean, Fernandok bere harremanaren benetako izaerari aurre egin beharko dio.
Desira eta mendekotasun emozionala eskutik helduta doaz istorio osoan zehar, eta Michel Francok intimitate hori baliatuko du bi pertsonaien arteko botere-desorekak aztertzeko. Drama emozional bizi eta aztoragarria da, botere-harremanak, anbizioa eta mendekotasun afektiboa jorratzen dituena.
Filmak, gainera, mugaren bi aldeetan dauden desberdintasun emozional, sozial eta politikoen erretratu zorrotza eskainiko du. «‘Dreams’ protagonisten arteko botere-dinamika konplexuan sakontzen du, elkarrekiko mendekotasuna eta duintasunaren aldeko borroka ardatz hartuta», adierazi du zuzendariak. Horrela, bikotearen historia intimoa baliatzen du AEBen eta Mexikoren arteko tentsioak islatzeko; izan ere, muga fisikoek zein psikologikoek pertsonen patua baldintzatzen dute.

Tres impactos con una escopeta de balines en cara y espalda contra un migrante en Donostia

Un trabajador de CAF reconoce haber colocado una cámara oculta en aseos de la fábrica

La Policía de Santurtzi no evaluó bien el estado de Ander S.T. y la ambulancia tardó una hora

Nerea Kortajarena proposatu du EH Bilduk Donostiako alkategai izateko

