
Pauline Loquesek bere lehen film luzea aurkeztuko du, Agnes Vardaren ‘Cléo de 5 à 7’ filmaren berrirakurketa batetik abiatuta. Pelikulak, gaur egungo zineman gutxitan ikusten den gizonen zaurgarritasuna erretratatuko du. Théodore Pellerin protagonistak Fondation Louis Roederer-en Errebelazio Saria jaso zuen Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Astean, bere interpretazio sentikorragatik. Pellerin eta Jeanne Balibar aktoreen lan bikainei esker, 'Nino' Canneseko Kritikaren Astean nabarmendu zen, edizio hartako film aipagarrienetako bat bilakatuz.
29 urte betetzear dagoela, eztarriko minbizi baten diagnostikoa jaso du ustekabean Ninok. Ostiral arratsaldea da, eta astelehenean berehala hasi behar du tratamendua, konfiantzazko norbaiten laguntzarekin. Nola egin aurre halako albiste larri bati oraindik hain gaztea izanik? Nori eskatu hain laguntza intimoa?
Asteburu horretan, Nino Parisen bakarrik egotetik bere ingurukoekin berriz konektatzera igaroko da: bere ama xelebrea, eta institutuko lagun zahar bat, aspalditik ikusi gabea.
Filma bere tonu orekatuagatik nabarmentzen da, non samurtasuna, umorea eta arintasuna testuinguru guztiz dramatiko batekin uztartzen diren. Konbinazio horrek, emozioak adierazteko eta muturreko egoerei aurre egiteko zailtasunak tentuz arakatzeko aukera ematen du, ikuslearekiko gertutasuna galdu gabe.
Istorio honen bidez, norberaren emozioak askatzeko eta partekatzeko leiho bat ireki nahi izan du zuzendariak.

Duelo por la joven artista fallecida en Nabarreria y preocupación por las dos heridas en la UCI

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

