
Gipuzkoa Basket eta Askatuak taldeak kirol nortasun berarekin ibiliko dira aurrerantzean, 2026/27 denboraldia abiapuntutzat hartuta: Askatuak Gipuzkoa eramango du, ondorioz. »Hazten jarraitzeko, Gipuzkoako saskibaloia indartzeko eta proiektu sendoagoa, zabalagoa eta etorkizunari begira dagoena eraikitzeko borondatearekin» sortu da batasun hori, klubak prentsa ohar baten bitartez astelehen honetan adierazi duenez.
Berrikuntza nagusia kirol nortasun berria hartzea izango da. Lehen taldeak Askatuak Gipuzkoa izenarekin lehiatuko du, eta irudi korporatibo berria eta logotipo berria estreinatuko ditu, Gipuzkoako saskibaloia markatu duten entitateen batasuna sinbolizatu nahi luke moldaketa honek.
Proiektu berriak aukera ematea bikatzen du saskibaloi profesionaletik haratago pauso bat emateko.
«Askatuak Gipuzkoak kirol egitura zabalagoa izango du, eta formazio eta harrobi taldeak izango ditu, proiektu berean haurrei kirol garapenean laguntzeko», zehaztu dute oharrean.
Jarraitutasuna
Bere horretan diraute bi erakundeek urte hauetan guztietan egindako ibilbidea gidatu duten balioek: Gipuzkoarekiko konpromisoa, saskibaloirako grina, zaleekiko hurbiltasuna eta hazten jarraitzeko anbizioa.
Askatuak Gipuzkoak Gipuzkoa Basketen 25 urteko eta Askatuak taldearen 50 urteko ondarea pilatzea bilatzen du, denbora horretan Gipuzkoako saskibaloiak maila gorenetan erreferentziazko tokia izatea ahalbidetu diotenak, beti ere «etorkizunari begira».
Izan ere, Askatuak Gipuzkoak «herrialdeko saskibaloi taldearentzat topagune izan nahi du. Lurralde osoa osatu, inspiratu eta ordezkatuko duen proiektua. Datozen urteetako erronkei aurre egiteko eta zaleekin batera hazten jarraitzeko prestaturiko kluba» izan nahiko luke.
Etapa berri honek, bestalde, etorkizuneko erronka garrantzitsuekin bat egiten du. Esaterako, 2030erako aurreikusitako Amenabar Arena berriaren estreinaldirako bidea, «eta Gipuzkoako gizartearekin gero eta lotura sendoagoa duen kirol-proiektu baten sendotzea», zehaztu dute.
Mikel Odriozola, Eslovakiarekin
Bestalde, Mikel Odriozola Bilbao Basket taldeko entrentzaile laguntzaileak pauso garrantzitsua eman du bere kirol ibilbidean, Eslovakiako 20 urtez azpiko saskibaloi selekzioko hautatzaile lanak egingo baititu uda honetan.
B Mailako Europako Txapelketan ariko da Odriozolaren taldea, uztailaren 10etik 19ra bitartean Eslovakiako Bratislava hiriburuan jokatuko den lehiaketan.

«Euskal selekzioaren 20 urtez azpiko taldearekin etorri ginen hona, Bratislavara, Eslovakiaren aurka jokatzera, eta elkarrekiko harremana sortu zen. Aurreko urtean Eslovakiako 16 urtez azpiko selekzioarekin ibili nintzen, eta aurten 20 urtez azpiko selekzioarekin egoteko deitu naute. Esperientzia aberasgarria izango dela ziur nago, jokalari, kultura eta pentsamolde desberdinak ezagutzeko, baita Europako Txapelketaren esperientzia bizitzeko ere, adierazi du Odriozolak Bilbao Basketen webgunean eginiko elkarrizketan.
«Eslovakiako saskibaloi kultura hemengoa baino txikiagoa da; azken finean, saskibaloia haien hirugarren kirola da, izotz hockeyaren eta futbolaren atzetik. Hala ere, egitura fisiko handia eta oso garatua dute, eta hori izan daiteke hemen aurkitu dudan dohainetako bat. Gainera, oso jende jatorra da, lanerako oso prest dagoen talde bat dut», gaineratu du.

Detenido en Gipuzkoa un menor considerado referente de la extremista Red 764

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina
