
Ohi baino lehenago hasi da aurtengo sagardo uzta sagasti batzuetan, eta Euskal Sagardoak honezkero adierazi du iaz baino %30 eta %35 sagar gutxiago inguru jasoko dela aurten. Iragarri du, gainera, eremu bakoitzean ekoizpena desberdina izango dela.
Oraindik lanean hasi ez diren sagasti horiek, datorren egunetan eta asteetan ekingo diote sagarrak jasotzeari. Hori horrela, sagardotegiek jada prestatu dituzte dolareak, eta gehienek iraileko lehen hamabostaldian helduko diote horri.
Hain justu ere, ekoizleek udako lehorteen ondorioz aurreratu behar izan dute uzta, sagarrak heldu eta erori egin baitira. Haien aburuz, iaz ekoizpena handia izan zen, baina aurtengoa ez da halakoa izango. Nabarmendu dute sagarraren garapena oso desberdina izaten ari dela.
«Sagarrak txikiagoak»
Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko sagastietan, esaterako, ekoizpena urria da, baina Goierri edo Arabako zenbait eremutan handiagoa izaten ari da. Udako ur eskasiaren ondorioz, «sagarrak aurreko urteetan baino txikiagoak dira».
Uzta urria izango dela ikusiz, sagardotegiek diote aurtengo sagardoak indarra izango duela. Hala eta guztiz ere, ezaugarri horiek hurrengo asteetan zehar jakin ahalko dira, sagarrak jaso eta fruta prozesatzen hasi bezain pronto.
Euskal Sagardoak aurtengo Sagar Uzta irailaren 16an aurkeztuko du, 10.30ean, Villabonako Otalarrea sagastian. Bertan emango dute ezagutzera zein nolako uzta izango den.

Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto
