
Lakuako Hezkuntza Sailak Hezigiro izeneko programa abian jarri du, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe publikoetarako Konfort Termikorako Plana gisa aurkeztua. Ekimen horrek eskola-azpiegiturak klima-errealitate berrira pixkanaka egokitzea du helburu, eta baita ikasleen eta bertan lan egiten duten langileen ongizate-baldintzak hobetzea ere.
Plan berri hau Lakuaren Hezkuntza Eraiki 2030 programaren baitan antolatu da, hezkuntza-azpiegiturak modernizatzeko Gobernuaren estrategian. Ekimena Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-sare publiko osora zabaltzea aurreikusten dute.
Hain justu ere, aurtengo maiatzan hainbat haur artatu behar izan zituzten Bilboko ikastetxe publikoetan jasandako beroteengatik. Ikasleen gurasoek salatu zuten ikasgelak 35 gradura zeudela, eta konponbide bat eskatu zuten lehenbailen. Muturreko tenperatura altuak, itzalguneen falta eta eskola publikoaren urte askotako inbertsio faltaren ondorioak ziren, haien aburuz, arazo nagusienak.
Lau ikastetxe publikotan
Hori horrela, honezkero hasi dira pilotajearekin, ekainean tenperatura altuak erregistratu zituzten Bizkaiko lau ikastetxe publikotan: Bilboko hiru eta Barakaldoko bat. Datorren «ikasturtearen hasierari begira premiazkoenak diren beharrei erantzuteko» ekin diote programa pilotuari.
Lehen pauso gisa, hilabete hauetan toldoak jarriko dira Barakaldo, Bilbo eta Mungiako lau ikastetxe publikotan, horietako hiru pilotajearen barruan.
Aurreikusitako hurrengo jardueren artean daude aireztapena hobetzea, itzal-espazio berriak sortzea, eguzki-babeserako elementuak instalatzea, patioak birnaturalizatzea, birgaitze energetikorako jarduerak, eskoletako klima-babeslekuak sortzea eta, baldintza teknikoek hala gomendatzen dutenean, klimatizaziorako berariazko irtenbideak sartzea. Sailak arreta berezia jarriko du lehenengo hezkuntza-etapetan.
Froga horietan eraikin bakoitzaren eta haren inguruaren ezaugarriak aztertu dira, tenperatura altuen aurrean duten kalteberatasuna diagnostikatuz eta kasu bakoitzean esku hartzeko neurri egokienak definituz. Kostuaren zenbatekoa ere kalkulatu ahal izan dute.
Lan horretan oinarrituta, diagnostiko-fitxa homogeneo eta berrerabilgarri bat diseinatu dute. Fitxa horren arabera aztertuko dira gainontzeko ikastetxe publiko guztiak eta planifikatuko dira irizpideak ikastetxe bakoitzaren beharren arabera.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean
