
Paris 92 taldetik fitxatuta, Mathilde Plotton ezker hegaleko frantziarrak Super Amara Bera Beran jokatuko du, oraindik Eskubaloi Federazioak bere lizentzia tramitatzea falta bazaio ere. Donostiako taldeak leku horretan dituen hiru bajak bete nahi ditu horrela, Esther Somaza, Elke Karstenen eta Carmen Arroyoren lesioekin ezker hegala hankamotz geratu baita, nahiz eta Beti Onaken aurka Guerreras Iberdrola Liga ederki asko hasi.
Carmen Arroyoren kasuan, ikusteke dago pistatik kanpo zenbat denbora egingo duen. Ostegun honetan egingo dioten erresonantziaren ostean jakingo omen da zerbait gehiago, hezur hautsirik ez badu ere, gutxienez.
Mathilde Plotton Montbrisonen jaio zen, Lyondik gertu dagoen herrixka baten, duela 27 urte. 1,85 metro neurtzen ditu hegaleko indartsu honek. Jokalariak akordioa lortu du aste honetan Paris 92rekin, non 2025/26 denboraldian iritsi baitzen Stella Saint-Maur taldetik. Issy Les Moulineauxen 19 partida jokatu zituen eta 54 gol sartu zituen.
Jokalariak berak esan duenez, Parisen ez dituen minutuak izatea lehenetsi du Donostiara etortzeko, eta era berean, Super Amara Bera Berak Europa Ligan aritzea. 2024/25 sasoian JDA Dijonekin jokatu zuen lehiaketa. Guztira 14 partida jokatu zituen eta 28 gol sartu. Dijonekin Frantziako ligan hirugarren geratu zen lauko finalean, 2024/25 denboraldi haren amaieran. Dijonekin jokatu zuen liga txapelketan hartan, 21 partidetan jokatu zuen eta 62 gol sartu zituen.
Plotton ezkerreko hegaleko jaurtitzaile fina da eta horrez gain, defentsako lanean erdialdean lan ona egin dezake. Bestalde, zazpi metroko marratik ere oso azti moldatzen da, Paris 92 taldearen %90 asmatu baitzuen zazpi metroko jaurtiketetan.

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a la marcha de EH Bildu y a votar

«Europa ya ha vivido ciberataques graves, pero este caso es distinto»

Un hombre es trasladado al hospital tras ser arrollado por el metro en Portugalete

Las críticas se desplazan de la Ertzaintza a Insausti por el operativo del Real Sociedad-Lyon
