
ADI! Filmak euskaraz programaren barruan, animaziozko proposamen berri bat iritsiko da zinema-aretoetara euskaraz. Oraingoan, Phil gaztearen eskutik bidaiatuko dugu historiaurreko mundu arriskutsu batera.
Phil ez da bere ikaskideen artean arrakastatsuena. Isekak jasaten ditu eskolan, gustuko duen neskak ez dio kasurik egiten eta, gainera, albaitari izateko duen ametsa zapuzteko arriskuan dago. Izan ere, Dino familiak beste etorkizun bat du berarentzat: belaunaldiz belaunaldi familiaren tradizioa jarraitzea eta paleontologo bihurtzea.
Baina Philen bizitza goitik behera aldatuko da ustekabean aro mesozoikorako atari bat irekitzen duenean. Halako batean, gaur egungo mundutik historiaurreko oihan basati batera igaroko da, eta han bizirik irautea izango du erronka nagusia. Dinosauroak alde guztietan, arriskuak nonahi eta, batez ere, etxera itzultzeko bidea aurkitu beharra.
Batez ere aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du, hondamendirik gerta ez dadin. Izan ere, Titanoboak, Dino familia belaunaldiz belaunaldi gorrotatzen duen historiaurreko suge erraldoiak, familia osoa akabatzen saiatuko da.
Horrela, abentura, umorea eta historiaurrea uztartzen dituen istorio batean murgilduko dira ikusleak.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

