
Orain dela hilabete batzuk hasi zen ‘Digger’ filmaren marketing kanpaina eta zabaldu zuten lehen bideoa nahiko deigarria zen. Trailerrak Tom Cruiseren ibilbideko une gogoangarrienetako batzuk kateatzen ditu, atzera begirako bidaia zinematografiko baten moduan. ‘Top Gun’, ‘Rain Man’, ‘Jerry Maguire’, ‘Eyes Wide Shut’, ‘Magnoli’, ‘The Last Samurai’...
Ez da Tom Cruiseri egindako omenaldi nostalgiko bat, baizik eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren film berria aurkezteko marketin-jokaldi ustekabekoa. Gerora, trailer arruntagoak ere zabaldu dituzte, baina lehen bideo hark berehala bereganatu zuen publikoaren arreta.
‘Digger’ da proiektuaren izena. Trailerreko une batean Cruise ezezagun bat ere ageri da: ilea urdinduta, hainbat kilo gehiagorekin eta AEBko hegoaldeko azentu markatuarekin ageri da. Eraldaketa horrek iradokitzen du bere ibilbideko apusturik ausartenetako baten aurrean gaudela. Ez litzateke harritzekoa izango interpretazio honek sari denboraldiko izen nagusien artean kokatzea.
Warner Brosek «tamaina katastrofikoko komedia» gisa aurkeztu du filma. Bertan, Tom Cruisek Digger Rockwell gorpuzten du, munduko gizonik boteretsuena, petrolio handiki bat eta ingurumen hondamendi ikaragarri baten erantzulea. Hondamendia eragin ondoren, ordea, lasterketa zoro bati ekingo dio gizateria konbentzitzeko hondamenditik salba dezakeen bakarra bera dela. Satira politikoa eta umore beltza nahasten dituen premisa horrek argi uzten du Iñarrituk ez duela ikuslea eremu erosoan utzi nahi.
Cruiserekin batera, Sandra Hüller, Riz Ahmed, Jesse Plemons, John Goodman, Michael Stuhlbarg, Emma D'Arcy eta Sophie Wilde ariko dira; dudarik gabe, azken urteotako aktore zerrendarik sendoenetako bat osatzen dute.
Lantalde teknikoan Iñarrituren ohiko kolaboratzaileetako bat aurkituko dugu: Emmanuel Lubezki argazki-zuzendaria. Mexikoko zinemagileak eta Lubezkik aspaldiko lankidetza dute, eta elkarrekin aritu dira, besteak beste, ‘Birdman’(2014) eta ‘The Revenant’ (2015) filmetan. Azken horrekin, Lubezkik hirugarren Oscar saria jarraian irabazi zuen, aurretik ‘Gravity’ (2013) lanarekin ere garaipena lortu ondoren.

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

Lula cierra la puerta a la ultraderecha y vuelve a ganar en Brasil

Subiranotasunaren bidean urratsak emateko garaia dela aldarrikatu dute ‘Zazpi jauzi’ dantzatuz

EH Bildu denuncia el desalojo llevado a cabo por «300 policías armados hasta los dientes»

