Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Balea baten sabelean harrapatuta

WHALEFALL
AEB, 2026. 105’. Zuzend.: Brian Duffield. Gidoia: Brian Duffield, Daniel Kraus. Akt.: Austin Abrams, Josh Brolin, Elisabeth Shue, John Ortiz. Musika: Joseph Trapanese. Argaz.: Aaron Morton.

Austin Abrams (berriko ‘Weapons’ eta ‘Resident Evil’ filmetan ikusia) da filmeko protagonista.
Austin Abrams (berriko ‘Weapons’ eta ‘Resident Evil’ filmetan ikusia) da filmeko protagonista. ( 20th Century Studios)

Brian Duffieldek ‘Pinotxo’-ren pasarte ezagunenetako batetik ateratakoa dirudien premisa zoro bezain erakargarritik abiatzen du bere film berria, ‘Whalefall’. Aita hil ondoren, Jay Gardiner (Austin Abrams) urpekaria Kaliforniako erdialdeko kostaldean murgilduko da haren gorpua bilatzeko. Baina bilaketa ezusteko amesgaizto bihurtuko da: balea erraldoi batek irentsiko du eta haren sabelean harrapatuta geratuko da. Ordubeteko oxigenoa besterik ez du izango ihes egiteko, eta bizirik ateratzeko, aitak bizitzan zehar irakatsitako ikasgaiek emango diote agian irtenbidea.

Daniel Krausen 2023ko izen bereko eleberrian oinarrituta, ‘Whalefall’ biziraupen-thrillerra da, baina abenturaren eta dramaren arteko mugan ere mugituko da. Duffielek eta Krausek elkarrekin egokitu dute gidoia.

Duffieldek, zuzendari, gidoilari eta ekoizleak, filmaren erronka nagusietako bat platoan bertan egon zela aipatu du: «Daniel Krausen liburua pantailara eramateko, aktoreek eta taldeak uda osoa eman genuen Studio Cityn (Kalifornia), plato batean eraikitako bale baten barruan». Zuzendariak azpimarratu duenez, helburua ez zen soilik egoera ikusgarri bat sortzea, baizik eta «istorio bizi eta hunkigarri» horren atzean dagoen interpretazio-lana eta talde osoaren ahalegina erakustea. 

Filmeko protagonistak Austin Abrams (berriki ‘Weapons’ eta ‘Resident Evil’ filmetan ikusia), Josh Brolin, Elisabeth Shue, John Ortiz, Jane Levy eta Emily Rudd dira.