
Bilduma, jostailu eta telesailen bidez milioika haur liluratu ondoren, ‘SuperThings’ unibertsoa zinemara iritsiko da. Gainera, haur eta familia euskaldunek, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik, euskaraz bikoiztuta ikusteko aukera izango dute.
Mia, Kai eta Finn Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hiru lagun dira. Ustekabean, beren hiri gris eta ordenatua den Normalopolis eta SuperThingsen unibertso zentzugabea biltzen dituen Kazoom-en zati bat aurkituko dute. Bertan dago Kaboom City, eguneroko objektuek bizia hartu eta superheroi zein gaizkile bihurtzen diren hiria.
Goizetik gauera, haien mundua boterez, lehiaz eta kontrolik gabeko abenturez beteko da. Hala, Kazoom Kids bihurtuko dira, eta Mr. King gaizkileari aurre egin beharko diote. Izan ere, hark Kazoomen boterea bereganatu nahi du.
Superthings fenomenoa
SuperThings Estatu espainoleko Magic Box Toys enpresak sortutako panpin bildumagarri txikiak dira. Eguneroko objektuak dira pertsonaien abiapuntua: elikagaiak, garbiketa-produktuak, jostailuak, tresnak eta beste hainbat objektu superheroi edo gaizkile bihurtzen dira, bakoitza bere itxura, nortasun eta ezaugarriekin.
Pertsonaien inguruan unibertso oso bat sortu da, animaziozko telesailekin, bideoekin, jokoekin, jostailuekin eta beste hainbat produkturekin. Orain unibertso horrek pantaila handira egin du jauzi.

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

