
‘Shaun ardia’ saileko film berria iritsi da. Halloween aurreko egunetan girotuta dago istorioa, Mossy Bottom-eko etxaldean. Bertan, baserritarrak, nahi gabe, artaldearen kalabaza-baratza suntsituko du. Shaunek, arazoa konpondu nahian, zientzialari ero bihurtzea erabakiko du, baina egoerak okerrera egingo du: baserritarra desagertu egingo da, eta piztia basati bat Mossinghamgo basoetan dabilela ikusiko dute.
‘Chicken Run’ eta ‘Wallace & Gromit’ lan arrakastatsuen sortzaile den Aardman Animations estudioaren lan berria da. Stop-motion teknikan aitzindaria da estudioa, eta teknika hori da, hain zuzen, filmaren oinarria.
Teknika hori animazio klasikoan oinarritzen da: marrazkiak egin beharrean, panpinak pixkanaka mugitzen dira, eta mugimendu bakoitzaren argazkia ateratzen da. «Segundo bat osatzeko, 24 fotogramekin lan egiten dugu», azaldu du Claire Rolls animazio-zuzendariak. Irudi horiek segidan proiektatuta, badirudi panpinak mugitzen ari direla.
Filma iraileko lehen asteburuan estreinatu zen Britainia Handian, eta harrera bikaina izan zuen: ikusle gehien bildu zituzten filmen artean hirugarren postuan geratu zen, eta 1,49 milioi euroko diru-bilketa lortu zuen. Estreinatzearen arrakasta bereziki esanguratsua da Aardman estudioarentzat, aurten 50 urte bete baititu.

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

