
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu ostean, zinema-aretoetara iritsiko da Roberto Bueso zuzendariaren film berria: ‘El mal padre’. Eduard Fernandez, Adam Jezierski, Francesco Carril, eta Meritxell Calvo dira aktore nagusiak.
Santiago Balmes (Eduard Fernandez) idazle eta akademiko ospetsuak hiru seme-alabak bildu nahi ditu Gabonak iritsi aurretik, eskaera berezi bat egiteko: haurtzaroa igaro zuten etxean egun batzuk elkarrekin pasatzea. Aspalditik bizi dira anai-arrebak aitagandik urrun, bai fisikoki, bai emozionalki. Izan ere, duela urte batzuk familiari bizkarra eman eta beste emakume batekin joan zen Santiago.
Semeetako bat (Adam Jezierski) aita izatear dago, baina beldur da. Ez du bere aita bezalakoa izan nahi, eta zalantza ugari ditu aita ona izateko gai izango ote den. Beste semea (Francesco Carril), berriz, porrot egindako aktorea da, 18 urte bete zituenetik aitaren ‘diru-laguntzari’ esker bizi dena. Alabak (Meritxell Calvo), bien bitartean, ezin dio aitari barkatu familia bazterrean utzi izana.
Aitaren gonbidapena, ordea, iraganeko zauriei aurre egiteko eta familiaren arteko harremanak berriz aztertzeko aukera bihurtuko da. Elkarrekin igarotako egun horietan, urteetan pilatutako haserreak, isiltasunak eta konpondu gabeko gatazkak azaleratuko dira.
Buesok berak azaldu duenez, familiaren barruko gatazkak, etsipenak eta lotura afektiboak berreskuratzeko zailtasunak ditu hizpide filmak. Izan ere, batzuetan, familiarengandik urruntzea erraza izan daiteke; zailena, ordea, gertatutakoari aurre egin eta berriro elkar ulertzen saiatzea da.

Cuando el enemigo público número 1 son dos

«Vil, ruin y mezquino»; el delirante fuego amigo entre Vox y PP en Gipuzkoa

«Hay empate entre bloques, muchas encuestas siguen a semanas por detrás de la realidad»

Feijóo emplea una ikurriña mal dibujada para «evitar que Bildu tenga más fuerza en Madrid»

