NAIZ

Jose Ramon Argoitia aktorea hil da, 92 urterekin

Besteren artean ‘Goenkale’ telesailean Gregorioren papera egiteagatik ezaguna, 92 urterekin hil da Jose Ramon Argoitia euskal aktorea. ‘Martin’ eta ‘Altsasu’ telesailetan eta ‘Soinujolearen semea’ edota ‘Errementari’ filmetan ere parte hartu zuen. Bilbon emango zaio azken agurra. 

Argoitia, Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko manifestua irakurtzen, 2003an.
Argoitia, Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko manifestua irakurtzen, 2003an. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Jose Ramon Argoitia euskal antzezlea ostegun honetan zendu da, 92 urte zituela. Ibilbide oparoa zuen Argoitiak euskarazko ikus-entzunezkoetan, eta ‘Goenkale’ telesailean Gregorio aitonaren papera egiteagatik egin zen bereziki ezagun. 

Gerora hainbat lan egin ditu, besteren artean ‘Martin’ edota ‘Altsasu’ telesailetarako egin zuen lan, baita gaztelaniazko ‘Mi querido Klikowsky’-n ere, eta zineman ‘Soinujolearen semea’ (2018), ‘Erremenetari’ (2017), ‘Baztan’ (2011) edota ‘80 egunean’ (2010) filmetan hartu zuen parte, beste askoren artean. 

1934an Shangain jaioa, Ekonomia ikasketak burutu bazituen ere antzerkia eta ikus-entzunezkoetan garatu zuen bere ibilbidea. 

Azken agurra larunbat honetan emango zaio, Bilbon.