Barkamena eskatu du Athleticek Bielsaren adierazpenen harira
Marcelo Bielsa Athleticeko entranatzaileak Lezamako obrak egiten ari den enpresaren aurka egin zituen adierazpenen harira barkamen publikoa eskatu du Athleticek.
Marcelo Bielsa Athleticeko entranatzaileak Lezamako instalazio lanen ardura duen enpresaren aurka eginiko adierazpenen harira, Athleticeko Zuzendaritza Batzak barkamen publikoa eskatu dio enpresari ohar baten bidez.
Bielsak lanen bilakaera, kontratuaren betetze maila eta eraikitze proiektuan diharduten pertsonen profesionaltasunari buruz egin zituen adierazpenekin «inondik inora» ere bat ez datorrela adierazi du Athleticek.
Bestalde, orain arte, behintzat, lanen kontratua «behar bezala» bete dela adierazi du eta barkamen publikoa eskatu dio enpresa eraikitzaileari.
Lanen kontrola eta gauzatzea Athletic berari dagokiola esan du eta horretarako profesional eta tekniko «gaituak» dituela argitu du.