Baloia jokoan jarriko dute emakumezkoen Lehen Mailan
Realak Rayo Vallecanoren zelaian arituko da arratsaldeko 18.00etatik aurrera eta Athleticek eta Lagunakek lehen derbia jokatuko dute Lezaman igandean.
Naiz.info
Bilbo
Emakumezkoen futbolaren Lehen Maila asteburu honetan abiatuko da. Euskal derbia izango da lehen jardunaldian Athleticek eta Lagunak-ek indarrak neurtuko baitituzte goizeko 11.00etatik aurrera Lezaman.
Bestalde, Realak gaur arratsaldean hasiko du lehen partida Rayo Vallecanoren zelaian.
Bartzelona, Athletic eta Espanyol dira liga irabazteko faborito nagusiak.