INFO

Athleticek berdindu; eta Realak eta Lagunak-ek galdu

Jardunaldi kaskarra izan dute emakuzmekoen Lehen Mailako euskal taldeek. Athleticek puntu bat bakarrik atera du Huelvan (1-1), Realak etxean galdu du Bartzelonaren aurka (0-3) eta Lagunak taldeak beste porrot bat jaso du Valenciaren kontra (4-0).

Realak ezer gutxi egin al izan du Bartzelonaren nagusitasunaren aurrean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Athleticek lehen postuan jarraitzen du, baina Rayorekin berdinduta aurkitzen da puntutara. Zuri-gorriek Ligako lehen puntuak galdu dituzte eta berdinketa batekin konformatu behar izan dira Huelvaren aurka (1-1).

Beste alde batetik, Realak eta Lagunak taldeak beste porrot bat jaso dute. Nafarren kasuan oraindik ez dute puntu bakar bat lortu jokatu diren zazpi jardunaldietan. 4 eta 0 galdu dute Valentziaren zelaian.

Realak ere ezin izan du askorik egin Bartzelonaren nagusitasunaren aurrean eta 0 eta 3 galdu du.