Sebastian Vettelek eskuratu du Malaysiako Sari Nagusia
Sebastian Vettel (Red Bull) gidari alemaniarrak eskuratu du 1 Formulako denboraldian Malaysian jokatu den Sari Nagusia.
Naiz.info
Donostia
Froga istripu batekin abiatu da. Fernando Alonso Ferrariko gidariak lehia utzi behar izan du, bigarren itzulian aurreko aleroa puskatuta.
Vettel izan da onena Sepango zirkuitoan. 56 itzuliak egiten azkarrena izan da. Ordu betean 310,408 kilometro osatu ditu.
Bere atzetik sailkatu dira Mark Webber taldekidea eta Lewis Hamilton (Mercedes) britainiarra.