Garaipen erosoa Baskoniarentzat
Arabarrek LEB ligara bidali dute Manresa 81-70 irabazi ondoren. Bilbao Basketek galdu egin du Canarias taldearen kontra (104-101) emozioz betetako partidan.
NAIZ.INFO
Caja Laboral Baskoniak garaipen erraza lortu du etxean Manresa taldearen kontra (81-70). Arabarrak beste garaipen bat behar dute sailkapeneko bigarren tokia ziurtatzeko.
Bilbao Basketek berriz, galdu egin du Canarias taldearen kontra. Azken segunduetararte lehiatu dira bilbotarrak, baina ihes egin die garaipenak. Partida irabazi ondoren, Canarias taldeak ACB ligan jarraitzea erabakita utzi du eta oraindik lehen zortziren artean sailkatzeko aukerak ditu.