ELAko ordezkaritza batek Otegi bisitatuko du bihar Logroñon
ELA sindikatuko ordezkaritza bat, bere idazkari nagusi Adolfo ‘Txiki’ Muñoz buru dela, Logroñoko espetxera joango da bihar Arnaldo Otegi politikari independentistari bisita egitera.
Naiz.info
Donostia
ELAko idazkari nagusi Adolfo ‘Txiki’ Muñoz eta bere ondokoa den Amaia Muñoa Logroñoko espetxera joango dira bihar Arnaldo Otegi bisitatzera.
Sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, bisita arratsaldeko 17.30ean izango da.
Iturri berberen arabera, helburuak Otegiri eta Bateragune auziagatik espetxean daude gainontzeko lagunei elkartasuna adieraztea eta euren baldintzarik gabeko askatasuna exijitzea izango dira.