San Mamesko arkua lekuz aldatzeko lanak hasi dituzte
San Mamesko arkua desmuntatzeko lanak hasi dituzte aur goizean. Lau garabi eta ia zortzi ordu behar izan dituzte. Ikusmin handia piztu du zaletuen artean.
San Mamesko arkua hasi dira desmuntatzen gaur goizean. Lau garabi behar izan dituzte horretarako. Goizeko 6.00etan hasi dituzte prestaketa lanak eta ia zortzi ordu behar izan dituzte.
Lau garabik arkua eutsi ondoren, arkua eusten zuten hormetatik askatu dute langileek. Airean geratu da eta pixkanaka igo ondoren, poliki-poliki zelaia zegoen tokira jaitsi dute, 13.50 aldera. Han geratu da, Lezamara eramaten duten arte. Horretarako, hiru zatitan desmuntatuko dute.
Estadio zaharraren inguruan Athleticeko zaletu eta kurioso ugari bildu dira lanak ikusteko.
Athleticeko zuzendaritzak arkua Lezaman kokatzea onartu zuen bere azken bileran.