INFO

Bi langile zauritu dira Mendabian, makina batek su hartu ostean

Bi langile zauritu dira gaur goizean Manipulados Mendavia lantegian. Makina batek su hartu du eta hanketan erredurak dituzte bi beharginek.


Nafarroako Gobernuaren arabera, zaurituetako langileetako bat emakumea da eta erredurak ditu hanketan. Bigarren behargina Logroñoko erietxera eraman dute, baina ez dute berri gehiago eman iturri berberek.

Ezbeharra goizeko 10.55ean gertatu da Manipulados Mendavia lantegian, makina batek su hartu duenean. Oraindik ezezagunak dira istripua eragin duten arrazoiak.

Manipulados Mendavia 200 langileko enpresa da eta kautxuzko piezak egiten dituzte.