Denbora gehiago eskatu du Ban Ki-moonek Siriako gertakariak ikertzeko
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek denbora gehiago eskatu du Sirian izandako ustezko eraso kimikoa argitzeko, «eman diezaiogun aukera bat bakeari, eman diezaiogun aukera bat diplomaziari», aldarrikatu du Hagan.
NAIZ.INFO
Haga
Ostegunean izan daiteke Ameriketako Estatu Batuen erasoa Siriaren aurka; baliteke Obamaren exekutiboak, eta bere aliatuek, Nazio Batuen Erakundearen ikerketaren emaitza jaso aurretik eraso egitea Al-Assadi. Gaur, NBEren idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek «euren lana egiteko denbora» eskatu du.
Hagan egin dituen adierazpenetan Al-Assadi egozten dioten eraso kimikoa ikertzeko denbora eskatu du Banek, «eman diezaiogun aukera bat bakeari, eman diezaiogun aukera bat diplomaziari», esanda.