Athletic garaile Realaren kontrako derbian (1-0)
Erikaren erdiraketan baten ondoren Irenek buruz egin du Athleticen gol bakarra Realaren aurka Lezaman jokatutako derbian.
Naiz.info
Bilbo
Derbia izan da gaur Emakumeen Ligan. Athletic eta Reala aurrez aurre izan dira Lezaman jokatutako norgehiagokan.
Gol bakarra izan da lehian, Irenek buruz egindakoa Erikaren erdiraketa baten ondoren.
Reala jokalari bat gutxiagorekin geratu da lehenengo zatia amaitu aurretik. Bergarak bigarren txartel horia ikusi du 43. minutuan Nekaneri egindako penaltian. Zuri-gorriek, ordea, ez dute abantaila handitzeko aukera probestu. Nekanek berak egin du jaurtiketa baina Cornejok desbideratu du.
1-0eko emaitzarekin amaitu da Lezamako partida.
Informazio gehiago NAIZeko webgune berezian.