INFO

Real zozo batek ezin izan du Malaga mendean hartu

Hirugarren partida dute txuri-urdinak, jada, golik sartu gabe eta gaur Anoetan puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Jagoba Arrasate entrenatzaileak kezka agertu du horregatik, baina kontrakoa ere aipatu du, bost partidetan golik ez dutela jaso. [Estatistikak]

Behin baino gehiagotan eraman ditu Griezmannek gaur buruak eskura. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Seigarren puntua lortu du gaur Realak Malagaren aurka Anoetan jokatutako partidan. Aukerak izan ditu, dezente gainera, baina bateko eta besteko entrenatzaileek partida berdindua izan dela adierazi dute.

Jagoba Arrasatek bi daturekiko jarrera azaldu du, balekoa bat, kale bestean. Balekoa bost partidetan golik ez dutelako jaso, eta kale arerioaren atean egiten dutena. Gaur izan dituzte aukera ederrak GriezmanNek, Xabi Prietok, Agirretxek… baina ez da barrura bat bera ere joan.

Beste aldera ere izan dira aukerak, ordea. Malagak bigarren zatiaren amaieran pare bat gerturatze arriskutsu egin baititu.

Gaurkoak jokatuta estatistikak ez dira onenak Donostiako taldearentzat. Partida bakarra irabazi dute, hiru berdindu eta beste bat galdu. Lau gol sartu dituzte Arrasaterenak eta hiru jaso. Hurrengo zita ez da estatistika horiek iraultzeko onean, Bartzelonaren aurka jokatuko baitute txuri-urdinek Camp Noun.