Vettel munduko txapeldun, laugarren urtez jarraian
Gidari alemaniarra azkarrena izan da Indiako Sari Nagusian eta laugarren urtez jarraian Munduko Txapelketa irabazi du. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
Sebastian Vettel-ek erakustaldi batekin ospatu du Munduko Txapelketako titulua. Alemaniarrak ez du hutsik egin Indiako Sari Nagusian eta azkarrena izan da. Denboraldi guztian zehar erakutsitako nagusitasunaren beste adibide bat izan da lasterketa.
Laugarren aldiz jarraian irabazi du Munduko Txapelketa Vettel-ek eta 26 urterekin, horrelako marka bat lortzen duen historiako gidaririk gazteena da. Vettel-ekin batera, Red Bull-ek irabazi du taldekako sailkapena.