INFO

Atzeratu egin dute Bilbao Basketeko akziodunen batzarra, quorum faltagatik

Bilbao Basketek gaur egitekoa zuen akziodunen ezohiko batzarra bihar arte atzeratu behar izan dute, beharrezkoa zen quoruma (akzioen %25) ez zegoelako.

Bilbao Basket taldeko akziodunen ezohiko batzarra bertan behera gelditu da gaur. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basketeko akziodunak ezohiko batzar batera deituta zeuden gaurko egunerako baina ezin izan dute egin.

Izan ere, gutxienez akzioen %25 egon behar du asanblea egin ahal izateko, eta soilik %11 egon da presente.

Pejda Savovic Administrazio Kontseiluko presidenteak biharko jarri du hitzordu berria, ordubatean, eta akziodun bakar bat agertzea nahikoa izango da asanbleari balioa emateko.

Gorka Arrinda akziodun nagusia ez da gaurko batzarrean egon, eta bertan zegoen bere ordezkariak ez ditu haren akzioak aurkeztu.