INFO

Garaipena eta lidergoa eskuratu ditu Matthewsek, Vueltako hirugarren etapan

Orica taldeko Michael Matthews australiarrak irabazi du Vueltako hirugarren etapa, Cadizetik abiatu eta Arcos de la Fontreran helmuga izan duena (197,8 kilometro). Lidergoa ematen dion maillot gorria ere eskuratu du Matthewsek. [Sailkapenak]

Michael Matthews, helmugaratzean. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)

Matthews aurreneko postuan gurutzatu du Arcos de la Fronterako helmuga, 5 ordu 12 minutu eta 15 segunduko denbora eginez.

Haren atzetik iritsi dira Garmineko Daniel Martin eta Joaquim «Purito» Rodriguez.

Biharko etapak Mairena del Alcor eta Cordoba batuko ditu (164,7 kilometro).

NAIZen webgune bereziak Vueltari buruzko informazio zabala eskaintzen du.