Tabakaleran sortuko den plazari Nestor Basterretxea izena jarriko dio Donostiako Udalak
Tabakaleran sortuko den plaza berriari Nestor Basterretxea izena jartzea onartuko du Donostiako Udaleko gobernu batzordeak.
NAIZ
DONOSTIA
Donostiako udal gobernu batzordeak Tabakaleran sortuko den plaza berriari Nestor Basterretxea izena jartzea erabakiko du biharko bilkuran. Erabakia udalbatzak berretsi beharko du irailaren 25ean.
Nestor Basterretxea artista uztailaren 12an hil zen. Euskal kulturaren abangoardiaren parte eta erreferente garrantzitsua izan da. Donostiako udal gobernuaren iritziz, Tabakalera toki aproposa da sortzaile bermeotarraren figura gogoratzeko, «kulturen abangoardiak eta sormen prozesuak biltzeko bokazioarekin» jaioko dela kontuan hartuta.