INFO

Realak lehen garaipena oparitu dio Sevillari (0-1)

Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute Zubietan Sevilla taldearen aurka. Andaluziarrak liga honetan ospatu duten lehen garaipena izan da.

Realak galdu egin du Zubietan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Realak partida aproposa zeukan jardunaldi honetan hiru puntuak eskuratzeko, baina galdu egin dute Sevillaren aurka. 0 eta 1 nagusitu dira andaluziarrak.

Aurtengo ligan lortzen duen lehen garaipena izan da Sevillarentzat.