INFO

Asier Aranguren, Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Campo aske geratuko dira

Asier Aranguren, Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Campo euskal preso politikoak aske geratuko dira, ezarri dizkieten fidantzak ordaindu ostean.


Asier Aranguren, Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Campo euskal presoak aske geratuko dira, Ahotsa.info atariak zabaldu duenez. Hirurei fidantzak ezarri dizkiete eta litekeena da bihar bertan ateratzea espetxetik.

Aranguren, Lopez de Lacalle eta Campo iazko urtarriletik daude preso; EPPKren mintzakidetza taldearen aurkako operazioan atxilotu zituzten beste bost lagunekin batera: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aintzake Orkolaga, Aitziber Sagarminaga eta Mikel Almandoz. Azken hori joan zen astean geratu zen aske.

Aranguren ‘Asier eta biok’ dokumentalaren protagonista da, Aitor eta Amaia Merinok zuzendua.