Urrutikoetxeak beste final bat jokatuko du
Mikel Urrutikoetxeak bere ibilbideko laugarren finala jokatuko du, laurak jarraian, Jokin Altunari Bilbon uste baino errazago irabazita (22-6).
Jon Ormazabal
Ezin esan daiteke ilusioz gainezka joan den Amezketarrak partida txarrik egin duenik, baina Zaratamokoak ez dio inolako aukerarik eman.
Saketik hasita, denera 6 egin dizkio, Asegarcekoak erabat dominatu du gipuzkoarra. Pilotakada guztiak gozatuz, pilotari altura eman eta paretera baztertuz, seigarren koadrotik aurrera izan du aurkaria uneoro eta, partida oso serioa eginez, uste baino errazago lortu du finalerako txartela.
Aurkaria, bihar Eibarko Astelenan jokatuko den Bengoetxea VI.a eta Irribarriaren arteko partidako irabazlea izango du txapeldunak.