Joko areto baten kontrako ekintza egin dute Santutxun
Santutxuko auzoan dagoen RETA apustu etxearen joko areto baten kontrako ekintza egin dute ostegun goizaldean. Kristala hautsi, margo horia bota eta «herriarekin ez da jokatzen» zioten esku orriak utzi dituzte.
NAIZ
Ostegun goizaldean RETA apustu etxearen joko areto baten aurkako ekimena burutu dute Santutxun. Apustu aretoaren kristalak hautsi dituzte eta margo horia bota dute fatxadan. Horrez gain, «herriarekin ez da jokatzen» zioten esku orriak bota dituzte kaletik.