Garikoitz Aspiazu preso bilbotarra Lannemezango espetxetik Martutenera hurbildu dute
Azaroan 16 urte beteko dira Garikoitz Aspiazu atxilotu eta espetxeratu zutenetik eta, aurrerantzean Euskal Herrian izango da, Martuteneko kartzelan. 300 kilometro baino gehiagora dagoen Lannemezango presondegitik ekarri dute.
Etxeratek ohar bidez jakinarazi duenez, Garikoitz Aspiazu Rubina Bilboko presoa Euskal Herritik 330 kilometrora dagoen Lannemezango espetxetik Martutenera hurbildu dute.
Garikoitz Aspiazu Rubina Bilboko preso politikoa, Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. https://t.co/cDOSrgLWce #Etxera pic.twitter.com/wIMME475zU
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) August 22, 2024
Heldu den azaroan 16 urte beteko ditu espetxean eta, Etxeratek azaldu duenez, «legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du Frantziako kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea».