INFO

Paperetik pantailara

Zinez pozgarria da Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’,  Katixa Agirreren  ‘Amek ez dute’ eta Txani Rodriguezen ‘Azken erromantikoak’ liburuak pantaila handira moldatu dituztela ikustea.


Dena den, aitortuko dut pena apur bat sentitzen dudala, ‘Azken Erromantikoak’-en kasua salbu, beste bi egokitzapenak ekoizle eta zuzendari espainiar eta katalanek egin dituztelako.  Sañudoren lana zenbait arlotan jada desagertzear dagoen mundu batez mintzo da; laguntza sare ziren auzokideen komunitate bizitza edota langileen arteko elkartasuna esaterako. Aterpe gisa hartzen dugun errutinak zoriontsu egiten al gaitu? Orain daukagun bizimodua txikitan amesten genuena da?

Mar Coll zuzendari kataluniarra arduratu da Katixa Agirreren  ‘Amek ez dute’ liburuaren moldaketaz eta, Valentina Visorekin batera, ideia nagusiaz baliatu da filmaren gidoia osatzeko: ‘Salve María’. Maria da pelikularen protagonista. 34 urteko idazlea, erditu berri da, eta gertakari izugarri batekin obsesionatuta dago: Alice Espanet deituriko emakumeak 10 hilabeteko bikiak hil ditu bainuontzian. Aliceri buruz idaztea izango da Mariarentzat bere amatasuna ulertzeko modu bakarra eta infantizidioaren gaia oso presente egongo da bere bizitzan. 

Pilar Palomeroren ‘Los Destellos’ aldiz Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ liburuaren moldaketa da. Istorioaren kokalekua desberdina da, Herrialde Katalanetan girotzen da filma  eta testuingurua ere bestelakoa da. Narrazioren oinarria bizitzaren keinu txikietan sostengatzen da; begiradek, aitorpenek, isiluneek osatuko dute gidoiaren bizkarrezurra. Klixe melodramatikoak eta sentimentaltasun merkeak saihestuz, zuzendaritza lan intimoa eta gertukoa osatu du.

Hiru idazle eta hiru moldaketa oso nabarmen; ea etorkizunean euskal idazleen liburuen euskarazko moldaketa gehiago ikusten ditugun pantailetan.