Gontzal Mendibil

1853-2023

Iparragirrek, "Gernikako Arbola" kantatu zuenetik 170 urte betetzen diren honetan, oraindik orain, Euskal Herriaren ereserkia zein den, edota izan daitekeen iritzi derberdinetan murgiltzen gara.

Sarritan aipatua izan da: ereserki batek, Euskal Herri osoaren batasun sentimendua berpiztuz, orainaren eta etorkizunaren nahian, betiko himnoa bihurtzeko, nor garen eta zer garen adierazi behar duela.

Batetik, historia luzea eta esanguratsua, sinbolismoz betea, soziologikoki oso esparru zabala duena eta ideologia desberdinekoek ere onartzen eta goraipatzen dutenaren seinale izan behar duena. Eta Gernikako Arbola, ereserkizat hartua eta erabilia izan zen garai batean, eta izan denak ez ote du ba izaten jarraitzeko indarra eta grina?

Bestetik, kontuan hartu beharrekoa baita, hizkuntza den bezalaxe, herriko sinboloak aniztasuna behar dutela eta ez direla alderdi batekoak ez bestekoak, herriarenak baizik.
Historiak dio Gernikako haritzaren azpian, mendeetan diharduten euskaldunon askatasun nahiak errespetatu behar zirela, beraz, euskaldunon ikur eta askatasunaren ikur bihurtu da Gernikako arbola.

Eta historia aipatuz, erdi aroko errenazimendu garaietara goaz, Tirso de Molinak –1579-1648–, idatzi zuen honetara:

«El ‘Árbol de Gernika’ ha conservado/ la antigüedad que ilustra a sus señores,/ sin que tiranos le hayan deshojado,/ ni haga sombra a confesos ni a traidores».

Bi mende geroagoan, Rousseauk eta Wordworthek, herrien subiranotasunaren eredutzat jo zuten. «Gizaki libreen zuhaitza» adieraziko zuten. Eta izen entzutetsuen aipuak barra-barra azaltzen dira:

· Unamuno, 1888: «¡Por el mundo señores, por el mundo quería que se extendiera el fruto del árbol de libertad.
· 1893. Benito Pérez Galdós. «Si queréis que en un vascongado se despierte una especie de frenesí patriótico, haced que oiga el famoso zortzico».
· 1894. Antonio Machado: «Aquí rompen la enseña nacional al son del ‘Gernicako Arbola’».
· 1894. Sabino Arana Goiri. «Iruña: Entonamos repetidas veces el inmortal himno del insigne Iparraguirre, el glorioso ‘Gernikako Arbola’.
· Tomás Meabe (1879-1915). Gazte sozialisten sortzailea. «El ‘Gernikako Arbola’ y ‘La Internacional’ son nuestros: son dos eslabones de una cadena.
· 1918. Indalecio Prieto. Buruzagi sozialista. «Bastará que recordéis cuál era el canto que simbolizaba el espíritu de las provincias vascongadas, el ‘Gernikako Arbola’, el árbol de Guernica».
· 1980. Dolores Ibárruri, Pasionaria: Es el canto de los vascos. La canción nacional de los vascos: el ‘Gernikako Arbola’».
· 1980. Jean Louis Davant. «Euskal askatasunen zuhaitzaren omenez, poeta batek sortutako kantu abertzale honetatik, zazpi probintzietako jendeak berez egin du euskaldunen ereserki nazionala».
· 1983. Carlos Garaikoetxea. Lehendakari ohia. «Alderdiak esandakoarekin bat egin nuen, besteak beste, horrela, ‘Gernikako Arbola’ euskaldun guztien eresekia libre geratzen zelako».
· 1990. Manuel Vázquez Montalván.. "El símbolo musical de la patria vasca".


Jakina, denen gogoko ezer ez dela baina, gehienon aburua kontuan hartuz ez dugu "Gernikako Arbola" baino sentimendu eta ideologia zabalenez jokatuz, Euskal Herriaren izena eta nortasuna zabaltzeko kantu eredugarriagorik ez eta zazpi herrialdeetako izenean eta senean barneratuko gaituen kantu adierazgarriagorik.

Badakigu bai, amankomunezko eta onuragarrizko kantuak ditugula gogokoen, eta besteak beste, hor dugu "Txoria txori", txori batek eta herri batek bere egin duen kantua, zer esanik ez, ederra eta esanguratsua dena.

Baina, hala ere, ereserkia bihurtzeko, badira egin beharreko azalpenak eta galderak; eta honetara gatoz: Zeintzuk lirateke euskal ereserkia izendatzeko arrazoiak?

Laburbilduz, zutabetxo edo zerrenda honetan ager daitezke aipatu eta bete beharrekoak:

· Ikurra. Askatasunaren ikur izan dadila
· Ideia bateratsu baten aniztasuna ukan behar duela
· Errotik datorkigun hazia haritza bihurtu eta izan ginena eta izan gaitezkeena, bizitza eta egintza ordezkatzen duena
· Elkartasuna eta anaikidetasuna adierazten diguna, eta hala…
· Sentikortasuna, animaren bizkortasuna
· Lurrarekiko maitasuna
· Justiziaren aldarria
· Izan nahi dugunaren borondatea
· Bizi-iraupena: Etorkizuna: irauteko behar duen indarra
· Mundu zabalerako adierazpen sinbolikoa: euskaldunok mundura begira dugun irudikapenaren ezaugarria
· Zentzu demokratikoaren espresiobidea
· Tonoa: Musikak iraunkortasuna du seinale eta hor bere balioa. · Emozioak suspertu ditzakeen adierazpena.
· Historia eta gaurkotasuna.

Eta hauek guztiak kontuan hartuz, ereserki batek, begiradarik luzeenez, denbora luzeenera begiratuz, historiatik etorkizunerazko adierazpenean eta bere esanguran, hitzen aldetik eta musikaren aldetik, bihotzak hunkitzeko eta gogoak pizteko, solemnitatea behar du.

Barrura begira, askatasun ikurra bihurtuz zazpi herrialdetako ereserkitzat hartzen dugun hau, diasporan ere ereserki legez hartzen da berau. Erne da hazia eta guztioi ematen digu gereizpe ona. Eta, nahia eta helburu horretan, Euskal sentsibilitate guztiek bultza dezatela, horixe eskaria, baina kontuan hartuz eta azpimarratuz, Euskadi erkidegoan eta Nafarroan onartuak dauden ereserki ofizialak guztiz errespetatuak direla eta izango direla.

Hitz adierazkorrak Iparragirerrenak; gure gogoak mundura zabaltzeko aipuz idatziak eta kantatuak. «‘Gernikako arbola’ da bedeinkatua/ euskaldunen artean guztiz maitatua/ eman ta zabal zazu munduna fruitua/ adoratzen zaitugu arbola santua».

Badira beraz, beronen aldeko milaka atxikimendu eta bada bai non eta noiz elkarrekin kantatu, eta 170.urteurren esanguratsu honetan, gonbidapen zabalenez, Urretxun Azaroaren 26an dugu hitzordua. «Eman ta zabal zazu».

Search