Aimar Arrese-Igor

Animaleko gezurrak agerian jarriz

Euskaltzale bat Baionatik gora jaio zena, (Lucien Bonaparte izenekoa, Sabino Arana ezagutu ez zuena), dagoeneko euskaldunen lurraldea adierazteko marrazten zen mapan euskalkien sailkapena margotu zuena, euskal abertzaletasuna baino lehenago.

Lucien Bonaparte (Bonaparte printzeak) euskalkiei buruzko lehenengo ganorazko mapa marraztu zuen. Gizon euskaltzale hau 1813an jaio zen eta 1891an hil zen Bere lanen artean ditugu, aipatuko ditudan bi: “Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l'euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés”, 1863. urtean argitaratua, eta “Deux cartes des sept provinces Basques”, 1869. urtean argitaratu zuena arestian aipatu dugun beste lanean oinarrituta.

Sabino Arana 1865an jaio zen Bilbon. Gizon honek orduko abertzaletasunaren idearioa “Bizkaya por su independencia” liburuan argitaratu zuen 1892an.

Euskal Herria hitzaren lekukotasuna gutxienez (lehenago ziur asko ere, beste idazleren aldetik) Leizarraga apaizaren hainbat idatzietan aurki dezakegu, XVI. mendean. Horra hor Joanes Leizarraga “ABC edo Kristinoen instrukzionea” liburuan idatzitako pasarte batzuk

«Heuskal-herrian gaztetasunaren irakasteko kargua dutener (dutenei, euskara batuaz) eta goitiko guzier” (guziei)».

«I. Leizarraga Beraiskoizkoak Iankoaren gratia desiratzen»

«Berze natione guziek, zeinek bere lengoajean bezala, Heuskaldunak-ere berean duenzat, zertan irakurtzen ikas ahal dezan, eta nola Iankoa ezagutu eta zerbitzatu behar duen, nezesario estimatu ukan dut, ABC haur berze instruktionerekin heuskaraz ere iar ledin»

Hau guztiarekin zer ondorioak atera ditzakegu?

Euskal Herria hitza (euskararen herria) erabiltzen zen gutxienez Leizarraga apaizaren garaitik,(alegia, XVI. mendetik) Leizarraga apaiza honek Nafarroako erresuman agintzen zuen Joana Albretekoari euskaratu zion biblia. Hori ez ezik, arestian erakutsi dizuedan pasarte batean Leizarragak hitz egiten digu du «nationez, euskal nationez, Nafarroako erresuman bizi zen apaiza honek idatzita noski.

Beraz, hagitz garbi ikusten da ikastolek erabiltzen duten Euskal Herriko mapa, Lucien Bonapartek erabiltzen zuen berdina dela, hain zuzen Sabino Aranak XIX menderen bukaeran abertzaletasunaren idearioa argitaratu baino lehen (“Bizkaya por su independencia” liburuan 1892. urtean). Izan ere, “Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l'euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés” argitaratu zuenean Bonapartek Sabino Arana oraindik jaio gabe zegoen. Bonapartek 1869an “Deux Cartes des sept provinces Basques” argitaratu zuenean Sabino Aranak lau urte besterik ez zeuzkan.

Beraz, hezkuntza mailan Nafarroan liburu batean agertzen bada zazpi probientzien mapa ez da euskal abertzaleek asmaturiko zerbait, ezta ikasleak adoktrinatzeko mapa bat ere. Euskaltzale bat Baionatik gora jaio zena, (Lucien Bonaparte izenekoa, Sabino Arana ezagutu ez zuena), dagoeneko euskaldunen lurraldea adierazteko marrazten zen mapan euskalkien sailkapena margotu zuena, euskal abertzaletasuna baino lehenago.

Beraz, jakina den bezala, «Navarra Summa» koalizioko alderdiek behin baino gehiagotan gai hau gezur handiz zikindu dutenez, ez litzateke harritzekoa gutxien uste denean haien gezurrak berriro lau haizetara botatzea, edota koalizio horren hainbat botoemaileek. Une hori iristen denean, artikulu honen irakurleari animatuko nioke lehen aipatutako gezurti hauei gezur horiek agerian jartzea ea lotsatzen diren behingoz hainbeste gezurrak esateaz.

«Navarra Summa»-ren euskararen aurkako jokamoldeak Nafarroako berezkotasunaren kontra izaten dira.

Search